KLIMB IS GOOD.
Barne boulder-a ezaugarri onenekin
Edozein adinetako pertsonentzat arreta handiz diseinatutako espazioa.
Rokodromo modernoa, baina filosofia argi batekin: errespetua, pasioa, indarra, kirola, kultura eta lotura soziala.

KLIMB ZARAUTZ
ahaztuta zegoela uste genuen grinatik sortzen da. Bizitzako egoerengatik denboraldi bat eskalatu gabe igaro ondoren, pasio hori are indartsuago itzultzen da.
Ilusio hori transmititu nahi diegu gure seme-alabei eta guztioi, baina batez ere txikienei, kirol zoragarri hau erraztu nahi diegu.
Eskalada betidanik probatu nahi izan dutenentzat, urte luzez eskalatzen ari direnentzat, eskalatzaile modernoentzat, eskalatzaile klasikoentzat... zuentzat!!!
Rokodromo modernoa baino “Old School” estiloan, eta gurean Kilter Board handia ere topatuko duzu. [12x12ft (366x366cm) 25º-60º artean]
Zure
mugikorrarekin erabili dezakezu, zure erabiltzailearekin, eta lortzen dituzun blokeen
jarraipena
egin, blokeak jarraitu, zure lagunen lorpenak jarraitu, etb.