III. Eskalatzaile txikien Topaketa

Martxoaren 1ean, eskalatzaile txikien hirugarren topaketa egin zen gure rokodromoan, eta bertan 90 txikik parte hartu zuten, 5 eta 12 urte bitartekoak.


Maila guztietako eskalatzaileak izan genituen, lehen aldiz eskalatzen ari zirenetatik hasi eta eskaladan nabarmentzen hasi diren gazteetaraino.